BEHARREN MAPA: CARMEN KALEKO GORAGUNEAK - EGOERA

Erdiguneko oinezkoen pasabide goratuak eraberritzeko proposamena Erdiguneko inkestan aurkeztu da eta 7. lekuan geratu da 1.182 punturekin.

Indarrean dagoen araudia irailaren 23ko 3053/2008 Fomentoko Agindua da, Estatuko Errepide Sareko errepideetan abiadura murrizteko eta alertarako zeharkako bandak ipintzeko Instrukzio Teknikoa onartu zuena. Arau hori bakarrik da aplikaziokoa "Estatuko Errepide Sareko errepideetan"

Badago, hala ere, 2011-12-14 eguneko Arartekoaren 10/2011 Gomendioa, hiri-bide eta hiri-arteko bideetan abiadura mugatzaileen arazoa analizatu duena.

Gomendio horrek aitortu du ez dagoela araudi tekniko binkulatzailea eta loteslea, abiadura gutxitzeko tramankulu horien ezaugarriak finkatzeko gauza izango dena. Beraz, administrazio bakoitzak, bere udalerriaren termino barruan, kasu honetan, ipintzen ditu bere irizpide librearen arabera.

Arartekoaren Gomendio Orokorraren ondorioak ondoko hauek dira:

1.- Abiadura mugatzaileen instalazioa, ordenantza bidez edo beste lege-figura baten bidez, oraindik erregulatu barik daukaten administrazioek, hori egin beharko lukete edo, ostera, beste administrazio publiko batzuen instrukzio teknikoekin bat egin.

2.- Onartutako instrukzio teknikoei edo beste administrazioetatik bat egindakoei behar den legez publizitatea ematea.

3.- Proposamena kontrastatzea erabiltzaileen ordezkaritzarekin eta eragindako profesionalen kolektiboekin.

4.- Ezartzea kontzientziazio neurriak abiadura murriztaileen ugaltzea saihestera zuzendutakoak.