BEHARREN MAPA: INSTITUTUKO BIDEGURUTZEAN TRAFIKOAREN ERREGULAZIOA - EGOERA

Herriko Etxe honi 2010-03-15 egunean entregatu zitzaion Zumalakarregi, Ardantzazar eta Lamuza kaleetako trafikoaren azterketa bat dago.

Dokumentu horretan ondoko arazoak topatu dira:

1.- Erretentzioak ibilgailu astunen maniobrengatik.

2.- Erretentzioak aparkatzeagatik.

3.- Erreia bikoitzean aparkatuta uztea.

4.- Erretentzioak Motxotekalen.

5.- Larrialdiak Lamuza kalean.

Era berean, goian aipatu diren arazo horien soluzio legez apuntatzen dira hauek:

1.- Eskola Ordutegia mailakatzea eta puntako orduetan garbiketa lanak (kalekoa eta hondakin bilketa) egitea saihestea.

2.- Nahiz eta salbuespenezko trafikoa den, ibilgailu astunentzako errodadura zonak zabaltzea.

3.- Bide-zati kritikoetan aparkamendu maniobrak eta zama-lanak denbora batez debekatzea.

4.- Erabiltzea Udaltzaingoa trafikoa diziplinatzeko.

5.- Erabiltzea Udaltzaingoa eskoletako oinezkoen joan-etorriari lehentasuna emateko eta babesteko.

6.- Era arinean aparkatzeko zonak sortzea.

7.- Oinezkoen bide konexioak hobetzea.

 

 

Herriko Etxeak sakon aztertuko du txosten proposamen hori eta ebaluatuko du hori aplikatzeko aukerarik dagoen ala ez.

 

 

 

Udaltzaingoaren arduradunaren iritziz, arazo horren soluzioa bada "bi noranzkoak bat bihurtzea" Zumalakarregi eta Virgen del Carmen-Nerbioi arteko galtzada-zatiko esparruan. Bere ikuspegiaren arabera: "zirkulazioa bi noranzkoetan banatzerakoan, Zumalakarregin dagoen arazoa erdira jaisten da" eta gehitzen da aparkalekuen zenbatekoa, lerro bateko aparkalekuak bateria erakoak bihurtzeko aukera ahalbideratzen duelako.