BEHARREN MAPA: LETZIAGABIDERAKO ERREPIDEA ZABALTZEA. - EGOERA

Herriko Etxeak ez du aurreikusita, oraingoz, bide hori zabalagoa egiteko aukerarik. Hala ere, areka edo erretena zuzentzea, oraindik egin barik dagoen bide-zatian, puntu horretan gaur egungo bidearengatiko arazoen soluzio eraginkorra eskainiko luke. Soluzio hori egin barik eta pendiente dauden udal ekimenen zerrendara txertatu da eta egin egingo da ahal bezain laster.