BEHARREN MAPA: Ugarte: PRESTA DAITEZEN GUNEAK TXAKURREK EUREN BEHARRIZANAK EGIN DITZATEN - EGOERA

Herriko Etxeak aurreikusita dauka sentsibilizazio kanpaina bat egiteko etxeko animalien gorotzak jasotzeko eta garbiketarekin zerikusia duten beste gai batzuekin. Gaur egun poltsak eskaintzen ditu, horretarako ipinitako paperontzien bidez, elkarbizitza on baterako lan propioa eta egokia egiteko.

Txakurren gorozkien arazoa azaldu eta aurkeztu izan da auzo batzuetan eta herri osoko inkestan 7. lekuan geratu da 1.671 punturekin.