BEHARREN MAPA: GARBIKETA ESKASA SAGASTIN - EGOERA

Garbiketa Sagastin, hala nola Gipuzkoa, Goienuriko kantoiak, Goienuri 26tik Arraño bideko bidagutzeraino, Ellakuri, Isasi, Sagasti, Letziaga Bidea 7ra arte eta Ugarterako kalejoi eta kalezuloena, III. Mailakoa edo gradukoa da. Horrek esan nahi du hau:

1. Garbiketa astero 2 egunez.

2. Gauzatzen diren eragiketak: astero 2 egunez iñarratze mekanikoa edota espaloi eta zintarrien esku-erratzen bidez. Astearte eta larunbatetan. Paperontziak hustu, astero 2 egunez. Paperontzien garbiketa, hilean behin. Galtzaden baldeatze mekanikoa, urte guztian zehar astean behin. Espaloi, plaza, aterpe, e.a.en baldeatze mekanikoa/eskuzkoa asten behin. Galtzaden baldeatze mekanikoa astean behin urte guztian zehar. Espaloi, plaza, aterpe, e.a.en baldeatze mekanikoa/eskuzkoa astean behin.

Salbuespenez, jaietan, garbiketa arazoak handitzen dira auzoan; aldi horretan kale garbiketa indartu eta errefortzatu egiten da, are gehiago, behin jaiak amaituta, auzo osoa mangeraz garbituta.