BEHARREN MAPA: Aldai erreka lehenengo fasea - EGOERA

Ekimen hau sartuta dago Lamuza Parkea eta bere eraikinak garatzeko Plan Berezian. Dakizuenez, horren titulartasuna Arabako Foru Aldundiarena da.

Aurreko agintaldian ebatzita geratu zen Arabako Foru Aldundiarekin konpromiso linea bat Plan honetako 1. Fasea finantzatzeko -Aldai erreka berriro bere oneratzea edo berriro naturalizatzea eta azpiegiturak-. AFAn gobernu aldatzearekin, konpromiso hori erretiratu egin da, horren gauzatzea Foru Planeko jarduera programara orientatuz, baina soilik oinarrizko azpiegituren sarea.

Saneamendu sarea, gaur egun ubide azpian lurperatuta dagoena, zaharkituta dago eta oso hondatuta parkean zeharreko bere ibilbide guztian zehar, ihes zuzenak baititu errekara hainbat puntutan, eta errekako ur-emariaren zurrupatzea beste batzuetan; hori nabarmena da, intentsitate handiagoz, uda garaian, ur-emaria iragazten delako hormigoizko pitzadura eta arrakalen bitarteetatik eta erreka lehor-lehor geratzen denean.

Parkeko 1. faseko proiektua xehakatu egin da, Foru Planaren kargu soilik izateko azpiegituren kostuak, errekaren bazter bietatik egingo direnak. Beraz, bereizi egin dira gastuak direnak azpiegituren jardueretatik eta zoladuraren kostutik eta erreka bazterreko birsortzeko beste jarduera batzuetatik, Foru Plan honetan finantzatuko ez direnak. Foru Planera aurkeztu egin da.

Parkeko Plan Bereziko jarduera aldatzeak hartzen du Lamuza zubitik hasi eta Lamuza parkeko bolatokien alderaino eta, hemendik, Zuberoa kaleraino.

Esparruari lotu gabeko zonetan saneamendu arazoak konpontzeko asmoz, Foru Planera aurkezten den jarduera zabalduko da, Zumalakarregi zeharkatzen duen kolektoreraino, saneamendu sarea luzatuta, Ardantzazar kaletik zehar eta Institutu alboko kaletik, Zumalakarregiko kolektorera etorri arte.

Saneamenduaz gain, jada Lamuza parkeko esparru barruan, eta egin beharreko indusketa aprobetxatuta, tentsio altu eta baxuko kanalizazio elektrikoak ipiniko dira argiketa publikorako, uraren tutueriak eta euri-urak jasotzeko isurbideak. Azkenik, obra-lanak eragindako guztian, gaur egungo antzerako ezaugarriak dituen materialekin egingo da berriro jartzeko lan guztia.