BEHARREN MAPA: ZUHAITZAK APURTUTA GOMETEGI ETA TXIRRITA ARTEAN - EGOERA

Ondoko tailerretatiko garraio ibilgailu berezien irteera gunea denez, batzuetan, lorategi aldea zapaldu eta zuhaitzak apurtu ohi dituzte. Herriko Etxeak jarraitu zuen zuhaitz apurtuak berriro landatzeko eta ordezteko politikak erakutsi du ez dela eraginkorra; beraz, hartu den erabakia izan da franja berdedun bide-zati hori zuhaitz gutxiagorekin uztea.