BEHARREN MAPA: GIZARTE PRESTAZIOEN ETA KONTRA-PRESTAZIOEN INFORMAZIOA - EGOERA

Gizarte bazterkeriaren aurkako borrokan, ohiko ekonomia-prestazioak badira Diru-Sarreren Bermerako Errenta -DSBE- eta Gizarte Larrialdiko Laguntzak -GLL-.

2012ko urtarriletik aurrera DSBEa Lanbidek edo Enplegurako Euskal Zerbitzuak kudeatzen du. Ematen da beti eta egiaztatzen badira EAEn erroldatutako 3 urte eta beste dokumentu batzuk aurkeztuta (PFEZ, lan-bizitza, e.a.) beharrizan gorria edo duintasunez bizitzeko diru-sarrera nahikorik ez dituztela frogatzen badute.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak -GLL- antzeko baldintzetan eman ohi dira (naiz errodatze-denbora laburragoa den) eta gizarte bazterketako egoerei aurre egiteko, saihesteko edo arintzeko beharrezkoak diren gastu espezifikoei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonentzako xederatuta (alokairua, mantenua, e.a.).

Kontra-prestazio posibleei buruz, DSBE bat jasotzen dutenek gizarteratze-hitzarmen bat sinatu ohi dute administrazioarekin konpromiso jakin eta zehatz batzuk betetzera obligatzen dituztenak, lan merkatuan sartzeko prestakuntza bat jarraitzea legez, e.a

Guzti hori Diru-Sarreren Bermerako 16/2008 Legean eta Gizarte Larrialdietako Laguntzak arautzen dituen Aginduan erabakitakoarekin bat.