BEHARREN MAPA: HAURRESKOLA - EGOERA

Aretan HAURTZAINDEGI zerbitzua ipintzeko proposamena 4. lekuan geratu da inkestan 633 punturekin.

Matxintxu Udal Haurreskolak eskainitako plazen 0eko okupazio gradua lortu ostean, eta dagoen eskari guztiari era nahikoan erantzuteko ezintasunagatik, agerian geratu da komenigarria dela haurreskola berri bat zabaltzea udalerrian. Haurreskola berria behin eta berriro eskatu egin dute Aretan eta bere sareetan egingo Auzo Asanbladetan. Eskolak eskaintzen du espazio nahikorik Haurreskola hori kokatzeko. Egun, Udal Bulego Teknikoa baloratzen ari da ia egokiak diren esparru horren barruan eskainitako espazioak ala beste batzuk egokiak diren ala ez Aretan Haurreskola bat ipintzeko. Unitate 1 litzateke, 0-2 urteko ziklo guztirako. Hala posible izango balitz, Herriko Etxeak hasiko luke tramitazioa hori zabaltzea bideragarria egiteko.