BEHARREN MAPA: LANDALUZEKO 17-27: NORABIDEA - EGOERA

"Erkidego hauetako auzokide batzuek proposatu digute HAMESA blokeen barrualdeko zirkulaziorako norabide bakarra ezartzea.

Hori dela eta, uste dugu egokia dela konponbidea aldez aurretik ukitutako erkidegoekin alderatzea. Honekin batera kalearen irudia bidali dugu, bertan adierazita, gezien bidez, ibilgailuak zirkulatzeko proposatutako noranzkoa.

Astebeteko epean proposamen horren aurkako iradokizunik jaso ezean, zuen kalean zirkulazioa ordenatzeko seinale berriak jarriko genituzke."

Hauxe da 2012ko urriaren 11an erkidegoei igorritako oharra.

Norabide bakarra ezarri da, eragindako bizilagun eta auzokideen gehiengo borondateak hala erabakita.